Euskadiko Irisgarritasunaren Behatokia

Zer da?

Zer da?

Zer da?

Funtzioak

Funtzioak

Funtzioak

Misioa, Ikuspegia eta Printzipioak

Misioa, Ikuspegia eta Printzipioak

Misioa, Ikuspegia eta Printzipioak

Misioa, Ikuspegia eta Printzipioak

Misioa

Irisgarritasunari buruzko informazioa sustatzea eta zabaltzea

Ikuspegia

Euskadiko Irisgarritasunaren Behatokiak autonomia-erkidegokoerreferentziazko zentroaizan nahi du irisgarritasunaren arloan. Behatokiak irisgarritasunaren arloko sentsibilizazioa, berrikuntza eta ikerketa bultzatzen ditu. Informazioaren zabalkundea zentralizatzen du, gai honetan interesa duten pertsona guztiei irekita.

imagen principios

Printzipioak

Behatokiaren printzipioak Estrategia eta Ekintza Plana gidatzen dituzten printzipioekin lerrokatzen dira:

icono igualdad

Aukera-berdintasuna Pertsona guztiek ondasunak, zerbitzuak eta laguntza-gailuak aukera-berdintasunean eta oztoporik gabe eskura ditzaten lan egitea. Nola? Irisgarritasunaren eta haren aplikazioaren garrantziaz orientazioa eta informazioa emanez.

icono vida independiente

Bizimodu independenteaBehatokiak emandako informazioak pertsona guztien parte-hartzea eta zerbitzuetarako sarbidea sustatzen du, bizimodu independentea bermatzeko.

icono diseño

Behatokiak lan egiten du pertsona guztientzako diseinuak duen garrantziaz eta zeharkakotasunaz kontzientziatzeko Izan ere, modu unibertsal eta zeharkakoan bakarrik bermatu ahal izango da Euskadi irisgarria izatea pertsona guztientzat eremu guztietan.

icono implicacion

Inplikazioa, inklusioa eta elkarrizketa Eskainitako zerbitzuen bidez, informazio interesgarria partekatzen da, administrazioek egindako ekintzak zabaltzen dira, eta irisgarritasunari buruzko aholkuak ematen dira, guztiontzako onurei buruz kontzientziatuz. Eragile eta herritar guztiak inplikatuta daude ildo horretan, eta beren kontsultak eta hobetzeko proposamenak helaraz ditzakete.