Euskadiko Irisgarritasunaren Behatokia

Zer da?

Zer da?

Zer da?

Funtzioak

Funtzioak

Funtzioak

Misioa, Ikuspegia eta Printzipioak

Misioa, Ikuspegia eta Printzipioak

Misioa, Ikuspegia eta Printzipioak

Euskadiko Irisgarritasunaren Behatokia, zer da?

logo isek

Euskadiko Irisgarritasunaren Behatokia Euskal Autonomia Erkidegoan irisgarritasunari buruzko informazioa zentralizatzeko tresna bat da, eta interesa duten pertsona guztien eskura dago.

Gainera, "Kontaktua " atala du, eta horren bidez irisgarritasunari buruzko informazioaren eta orientazioaren inguruko kontsultak helaraz daitezke, baina baita hainbat eremutan aurki daitezkeen gorabeherak, beharrak eta gabeziak ere. Behatokia arduratuko da gorabehera horien berri emateaz dagokion eremuko arduradunei, irisgarritasun-planetan sartu eta/edo konpon ditzaten.

Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategian jasotzen da irisgarritasuna sustatzeko eta gai horri buruzko informazioa hobetzeko proposamena, ordura arte informazio hori sakabanatuta eta batzuetan eguneratu gabe baitzegoen.

Euskadiko Irisgarritasunaren Behatokia Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluaren (ISEK) mende dago, zeina, aldi berean, Etxebizitza, Lurzoru eta Arkitektura Zuzendaritzaren mende baitago.

Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, honela geratzen da idatzita:

Bat. Aldatu egiten da 2. artikuluaren k) letra, eta honela geratzen da idatzita:

«k) Irisgarritasun unibertsala: inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek bete behar duten baldintza da, baita objektuek, tresnek eta gailuek ere, pertsona guztiek segurtasun- eta erosotasun-baldintzetan eta ahalik eta modu autonomoenean eta naturalenean ulertu, baliatu eta erabili ahal izateko. Irisgarritasun unibertsalak barne hartzen du irisgarritasun kognitiboa, pertsona guztiek erraz ulertzeko, komunikatzeko eta elkarri eragiteko aukera izan dezaten. Irisgarritasun kognitiboa irakurketa errazaren, komunikazio-sistema alternatiboen eta handigarrien, piktogramen eta horretarako eskuragarri dauden beste giza baliabide eta baliabide teknologiko batzuen bidez hedatzen eta gauzatzen da. «Diseinu unibertsalaren edo pertsona guztientzako diseinuaren» estrategia dakar, eta hartu beharreko arrazoizko doikuntzen kalterik gabe ulertzen da.»