Gaurkotasuna

Atal honetan irisgarritasunari buruzko albiste nabarmenenak eta ekitaldi interesgarriak jasotzen dira.

Albiste nabarmena

Euskadi: konpromiso partekatua

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok amaiera eman dio ?Euskadi: konpromiso partekatua? jardunaldiari.

IREKIA

parte hartzaileak

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok amaiera eman dio “Euskadi: konpromiso partekatua” jardunaldiari, Donostiako Kursaalean, eta berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak irisgarritasunarekin duen konpromisoa, arlo horretan berrikuntza sustatu eta bultzatzeko zigilu bat eta laguntza-lerro berri bat sortuz.

Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Jardunaldiaren amaieran, “Euskadi: konpromiso partekatua” goiburuarekin, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok bi ekimen berri iragarri ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko irisgarritasunaren hobekuntzan aurrerapen esanguratsua ekarriko dutenak.

“Gaur beste urrats bat eman nahi dugu irisgarritasun unibertsalarekiko konpromisoan, oinarrizko eskubide gisa. Hori dela eta, etxebizitzaren irisgarritasun-zigilua martxan jartzea erabaki dugu. Ekimen horri esker, hiri-inguruneen, eremu komunen eta etxebizitzen barrualdearen irisgarritasuna ebaluatu ahal izango da”, adierazi du sailburuak. Zigilu hori 2025etik aurrera ezarriko da, eta eraikinen ikuskapen teknikoei lotuta egongo da; horri esker, egoiliarren bizigarritasun-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetu ahal izango dira.

Gainera, irisgarritasunaren berrikuntza sustatzeko laguntza-lerro berri bat sortuko dela iragarri du Itxaso sailburuak. 2025eko aurrekontuetatik aurrera, eta Denis Itxasoren hitzetan, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak “finantzaketa-lerro bat bultzatuko du Eraikal programaren barruan, irisgarritasunaren arloan I+G+b proiektuak babestera bideratua, 75.000 euro arteko urte anitzeko zuzkidurarekin proiektu bakoitzeko”. Laguntza horien helburua da sektoreko berrikuntza suspertzea eta Eusko Jaurlaritzak oztopoak kentzeko eta ingurune bizigarriak etengabe hobetzeko duen konpromisoa indartzea.

Laguntza horien helburua da sektoreko berrikuntza suspertzea eta Eusko Jaurlaritzak oztopoak kentzeko eta ingurune bizigarriak etengabe hobetzeko duen konpromisoa indartzea. “Oztopo arkitektonikoak ezabatzea funtsezkoa da espazio inklusiboagoak lortzeko eta beste oinarrizko eskubide batzuen erabilera bermatzeko”, nabarmendu du sailburuak bere hitzaldian.

Azkenik, Denis Itxasok sektore eta erakunde arteko elkarlanerako deia egin du: “Irisgarritasuna ez da aukera bat, ezta luxu bat ere, berehala erantzun behar zaion premia da eta guztioi dagokigun erronka kolektiboa. Benetako arrakasta konpromiso hori egunez egun aktibo mantentzean datza, abian jartzen dugun ekintza eta erabaki bakoitzean”.

Albisteak

Berriak ikusi

Ekitaldiak

Hurrengo ekitaldiak

  • Emaitzak Plena inclusión España erakundeak koordinatutako gaitasun juridikoa gauzatzen laguntzeko sistemei buruzko jurisprudentziaren behatokiak jaso ditu, Liber Estatuko kide den elkartearekin eta Madrilgo Carlos III .a Unibertsitateko "Gregorio Peces-Barba" Giza Eskubideen Institutuarekin batera. Behatoki honen egitekoa da 8/2021 Legearen eta haren eraginpeko araudiaren edukia NBEren Konbentzioaren arabera aplikatzen laguntzea.
    Data: Bukatuta (2024/12/10-2024/12/10)
    Antolatzailea:Plena Inclusión España
  • Arkitekto tekniko honek eskutik izango da: Aurora María Ortega,
    Data: Laster (2024/11/29-2024/11/29)
    Lekua: (Ayala/Aiara)
    Antolatzailea:Arabako Arkitektura Teknikoaren Elkargo Ofiziala

Ekitaldi gehiago

EKITALDIAK EGUTEGIA

Abendua 2024
Al.As.Az.Og.Or.Lr.Ig.
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
Urtarrila 2025
Al.As.Az.Og.Or.Lr.Ig.
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031
Otsaila 2025
Al.As.Az.Og.Or.Lr.Ig.
12
3456789
10111213141516
17181920212223
2425262728
Martxoa 2025
Al.As.Az.Og.Or.Lr.Ig.
12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31
Apirila 2025
Al.As.Az.Og.Or.Lr.Ig.
123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930