Tresna berri honek letren tamaina handitzeko, irudien kontrastea hobetzeko eta testuak pertsona bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera ematen du. Gainera, idatzizko testuak ahots bihur ditzake, pertsonek irakurri beharrean entzun ahal izateko. Horrela, inprimatutako dokumentuak irakurtzeko zailtasunak dituzten pertsonei irakurketa errazten die.
Gailu berri hau Barakaldoko Liburutegi Nagusiko 8. aretoan dago, Antonio Trueba parkean. Erabiltzeko, Euskadiko Irakurketa Sare Publikoaren txartela eduki behar da, eta liburutegiko langileei eskatu, haren funtzionamenduari buruzko orientazioa emango dute.
Ekimen honen bidez, Udalak oztopoak kendu nahi ditu, pertsona guztiek irakurketa, informazioa eta kultura modu errazagoan eta autonomoagoan eskuratu ahal izatea bermatzeko.
