Accesibilidapp, hirietako irisgarritasun-gorabeherak bidaltzeko eta jakinarazteko aplikazioa

"AccesibilidApp" herritarren eta hura kudeatzeaz eta mantentzeaz arduratzen diren erakundeen artean irisgarritasun-gorabeherak jakinarazteko plataforma bat da, COCEMFEk sustatua.

COCEMFEko Irisgarritasunaren eta Bizitza Independentearen Arloko teknikari Gonzalo Arjonak aplikazio hori zertan datzan eta nola erabili aurkeztuko du "irisgarritasunaren arloko berrikuntza" gaiari buruzko mahaian.

Herritarrentzako aplikazio irekia da, beren egunerokoan irisgarritasunari edo oztopoei buruz dituzten eskaerak edo gorabeherak erakunde publikoei helarazteko aukera izan dezaten. COCEMFEk hitzarmenak ditu hainbat erakunde eta udalekin, jasotako gorabeherak biltzeko eta horien berri emateko. Gaur egun, hitzarmenak dituzte 40 erakunderekin, eta Estatuan 3250 pertsona inguru daude erregistratuta app-an.

Gonzalo Irisgarritasun Unibertsalaren arloko aholkularia da oro har, bereziki arkitektonikoa, hirigintzakoa eta garraiokoa, COCEMFEren Irisgarritasuneko eta Bizitza Independenteko Eremuaren barruan, eta ASEPAUko (Irisgarritasun Unibertsaleko Profesionalen Espainiako Elkartea) kidea da; gainera, gai horri buruzko beste lantalde eta batzorde batzuetako kide da.

dokumentua AccesibilidApp (PDF, 819 KB) (abre en nueva ventana).

Gonzalo Arjona