Berrikuntza irisgarritasunean, komunikaziorako laguntza gisa

Federico Rueda de la Peña IKTetako, Telekoko eta Irisgarritasuneko ingeniari aholkularia da, eta ISEKek antolatutako "Euskadi irisgarria: konpromiso partekatua" jardunaldiaren barruko "Irisgarritasuna berritzen" mahai-inguruan parte hartuko du, 30 urtetik gorako esperientzia luzea baitu irisgarritasunaren arloan.

Federikok telekomunikazio-ingeniaritzako ikasketak egin zituen Parisko Institutu Teknologikoan eta informatikako ingeniaritzakoak Cambridgeko Unibertsitatean eta Londresko Unibertsitatean, eta eFUE Taldeko (Enpresa Unibertsitateko Prestakuntza Erakundea) bazkide sortzailea eta zuzendari nagusia da. Horietan, besteak beste, Unibertsitaterako eta Enpresarako Prestakuntza eta FUE Teknologia eta Irisgarritasuna sartzen dira.

Haren ikuspegitik, ezinbestekoa da irisgarritasunari buruzko irakaskuntza eta hezkuntza hobetzea eta areagotzea gizartean.
Bere esperientziaren arabera, lanean jarraitu behar da kontzientziatzeko eta irisgarritasuna inplementatu beharreko gauza natural gisa ikus dadin.

Dokumentoa Federico Rueda (PDF, 567 KB) (abre en nueva ventana).

Federico Rueda