Estandarrak

Estandarrak ISO eta UNE arauak dira, nazioartean eta Estatuan garatuak, hurrenez hurren. Horien helburua da betekizunei, zehaztapenei, jarraibideei edo erabil daitezkeen ezaugarriei buruzko oinarriak ezartzea, material, produktu, prozesu, zerbitzu edo inguruneak guztientzat irisgarriak izatea bermatuz.

Irisgarritasun-arau tekniko horiek gomendioak dira, ez dira nahitaez bete beharrekoak, baina irisgarritasun unibertsalaren printzipioak behar bezala betetzeko oinarriak eta baldintzak ezartzen dituzte.

Orrialde honetan, irisgarritasunari buruzko arau teknikoak aurkezten dira. Arau horiek ez dira nahitaez bete beharrekoak, baina irisgarritasuna betetzea sustatzeko erabiltzen dira.

Europa-mailan, Europako Batzordeak, hainbat aginduren bidez, CEN, CENELEC eta ETSIEuropako normalizazio-erakundeei eskatu die irisgarritasun-arau teknikoak edo -estandarrak garatzeko eta txertatzeko.

Sortutako estandarrak eremu hauetan sailkatu daitezke:

Espainian, CERMIn bildutako desgaitasunaren gizarte-erakundeek, ONCE Fundazioarekin eta UNErekin batera, 20 urte baino gehiago eman dituzte Espainiako Arau Teknikoen bidez irisgarritasun-estandarrak sortzen.