Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren Ekintza Planak hainbat adierazle biltzen ditu, erakunde publiko eta pribatuetan irisgarritasun-ekintzak garatzeko orientabide izan daitezkeenak.
Adierazleek irisgarritasun-lanen aurrerapen-maila neurtzen laguntzen digute.
Helburua da irisgarritasun unibertsala Euskadiko eremu, zerbitzu eta ingurune guztietan aplikatu ahal izatea, eta Irisgarritasunaren Euskal Behatokiaren atari honetatik informazioa emango dugu eskualdean arlo horretan egindako aurrerapenei buruz.
Irisgarritasunaren Euskal Kontseilua harremanetan jarriko da Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publiko eta pribatuekin, irisgarritasunari buruzko informazio hori biltzeko, euren ekintzak eta aurrerapenak ezagutzeko oztopoak gainditzeko bidean, eta emaitzak webgune honetan erakutsiko dira.