ErrazTEA. Enpresa publiko eta pribatuetan irisgarritasun kognitiboa ikertzen eta bultzatzen duen zerbitzua da.

ErrazTEA enpresa publiko eta pribatuetan irisgarritasun kognitiboa ikertzen eta bultzatzen duen zerbitzua da.

Irisgarritasun kognitiboari esker, informazioa errazago ulertzen dute pertsona guztiek, baina, zehazki, ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonek, hala nola:

· Adimen-desgaitasuna duten pertsonak.

· Narriadura kognitiboa duten adinekoak.

· Hizkuntza ez dakiten migratzaileak.

ErrazTEAn adimen-desgaitasun duten eta ez duten pertsonek lan egiten dute. Taldeko pertsona guztiak irisgarritasun kognitiboan adituak dira, eta irisgarritasunari eta baliozkotzeari buruzko prestakuntza dute, beren lana modu profesionalean egin ahal izateko.

Produktu berritzailea:

· Espazioen irisgarritasuna ebaluatzen dugu, pertsona guztientzat irisgarriak eta ulergarriak izan daitezen.

· Egokitzapenak egiten ditugu eta irakurketa erraza baliozkotzen dugu 2 hizkuntzatan: euskaraz eta gaztelaniaz.

· Irisgarritasun kognitiboa eta desgaitasuna ezagutarazten ditugu, gizartea sentsibilizatzeko prestakuntza emanez.

· Proposamenak egiten ditugu autismoa duten pertsonentzat espazioak lagunkoiak izan daitezen.

· Irisgarritasun kognitiboa eta horren garrantzia ezagutarazten ditugu, desgaitasuna duten pertsonen eskubideak betetzen direla bermatzeko.

· Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako enplegua sortzen laguntzen dugu.

· Gizartea bidezkoagoa eta inklusiboagoa egiten dugu.

· Oztopoak kentzen ditugu eta pertsona guztientzako aukera-berdintasuna bermatzen dugu.

Hona hemen zerbitzua sustatzeko bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=MQZsIRwnB8I

Enpresari buruzko informazio gehiago:
ErrazTEA