Irisgarritasuna: erabateko herritartasunerantz

Irisgarritasuna hobetzeko parte-hartzeari buruzko mahaian ezin dira falta hirugarren sektoreko elkarteen ikuspegia, esperientzia eta ikuspuntua, kasu honetan EDEKAren bidez jardunaldian parte hartzen baitute.

EDEKA Desgaitasuna duten Pertsonen Ordezkarien Euskal Koordinakundea da, eta desgaitasuna duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea du helburu.

Nola egiten dute? Bere premiei ahotsa emanez, bere interes eta eskubide komunak defendatuz, eta egunero duintasunaren alde lan eginez, sentsibilitatea eta kontzientzia soziala sortzeko.

Gainera, EDEKA solaskidea da euskal administrazio publikoen aurrean.

Hitzaldian nabarmenduko dute pertsona guztiek bete-betean parte hartzeko irisgarritasun fisikoa, sentsoriala eta kognitiboa izan behar direla.

Haien parte-hartzea funtsezkoa da herrietan irisgarritasuna hobetzeko, eta egunero nabarmentzen da.