Ponentziak eta lantaldeak

Isek - Documentación Abian dauden ponentziak

Abian dauden ponentziak

Isek - Documentación Amaitutako ponentziak

Amaitutako ponentziak

Ponentziak gaikako lantaldeak dira, eta Kontseiluak proposatuta garatzen dira, irisgarritasunari buruz sor daitezkeen gai interesgarriak aztertzeko eta bateratzeko.

ISEKek protokolo bat sortu du, ponentziak kudeatzeko jarraitu beharreko urratsak zehazten dituena, bai ponentziak proposatzeko fasea, bai horien garapena eta parte-hartzea ere.

Ponentzien eginkizun nagusia da proposatutako gaiak aztertzea eta horiei buruzko txostena egitea.

Txostenek izaera loteslerik izango ez duten arren, helburua irizpideak bateratzea, kontzeptuak argitzea eta sakonago aztertu nahi diren irisgarritasunari buruzko gai nabarmenak bateratzea da.

Ponentzietan, halaber, kanpoko erakunde espezializatuek azterlanak eta txostenak egitea proposa daiteke, beharrezkotzat jotzen denean, eta gai interesgarri zehatzei buruz.

Ponentziak Kontseiluko kideek osatuko dituzte, eta gonbidatuak ere deitu ahal izango dira, jorratu beharreko gaian aditu-profila dutenak.