Ohiko Galderak
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutakoa, aldatzeko artikulu bakarraren arabera (Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren Testu Bategina aldatzen duen martxoaren 31ko 6/2022 Legean jasoa).
Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina, azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua, honela geratzen da idatzita:
Bat. Aldatu egiten da 2. artikuluaren k) letra, eta honela geratzen da idatzita:
«k) Irisgarritasun unibertsala: inguruneek, prozesuek, ondasunek, produktuek eta zerbitzuek bete behar duten baldintza da, baita objektuek, tresnek eta gailuek ere, pertsona guztiek segurtasun- eta erosotasun-baldintzetan eta ahalik eta modu autonomoenean eta naturalenean ulertu, baliatu eta erabili ahal izateko. Irisgarritasun unibertsalak barne hartzen du irisgarritasun kognitiboa, pertsona guztiek erraz ulertzeko, komunikatzeko eta elkarri eragiteko aukera izan dezaten. Irisgarritasun kognitiboa irakurketa errazaren, komunikazio-sistema alternatiboen eta handigarrien, piktogramen eta horretarako eskuragarri dauden beste giza baliabide eta baliabide teknologiko batzuen bidez hedatzen eta gauzatzen da. «Diseinu unibertsalaren edo pertsona guztientzako diseinuaren» estrategia dakar, eta hartu beharreko arrazoizko doikuntzen kalterik gabe ulertzen da.»
6/2022 Legea, martxoaren 31koa, Desgaitasunen bat duten pertsonen eskubideei eta haien gizarteratzeari buruzko Lege Orokorraren testu bategina-azaroaren 29ko 1/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartua- aldatzen duena, irisgarritasun kognitiboa eta hori eskatzeko eta aplikatzeko baldintzak ezarri eta arautzeko.
Araudi horren aldaketa, hain zuzen ere, irisgarritasun kognitiboa irisgarritasun unibertsalaren zati gisa hartzea da.
Gainera, beste atal bat gehitu da, aplikazio-eremu berria zerrendatzen duena, bizitza publikoan eta hauteskunde-prozesuetan parte hartzeari buruzkoa.
"Horren guztiaren ondorioz, berariazko neurriak hartu behar dira legeak zerrendatzen dituen eremu guztietan irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren baldintzak bermatzeko.”.Ildo horretan, 23. artikuluaren 1. paragrafoa aldatzen da, Gobernuak, autonomia-erkidegoei eta toki-erakundeei esleitutako eskumenei kalterik egin gabe, irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak arautzeko duen betebeharra argitzeko, irisgarritasun kognitiboaren kasuan baldintza horiek zehazteko eta arautzeko betebeharra barne".
TMA/851/2021 Agindua, uztailaren 23koa, irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzei buruzko dokumentu teknikoa garatzen duena espazio publiko urbanizatuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko.
Agindu berriak artikulu bakarra, xedapen iragankorra, xedapen indargabetzailea, bi azken xedapen eta eranskina ditu. Eranskin honek irisgarritasunaren eta diskriminaziorik ezaren oinarrizko baldintzak garatzen dituen dokumentu teknikoa jasotzen du, espazio publiko urbanizatuetara sartzeko eta horiek erabiltzeko. Dokumentu hori, era berean, hamaika kapitulutan, berrogeita zazpi artikulutan eta gehigarri batean egituratzen da.
Desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko Konbentzioa, Nazio Batuen Batzar Nagusiak 2006ko abenduaren 13an onartua, Espainiak 2007ko abenduaren 3an berretsia eta 2008ko maiatzaren 3tik indarrean, mugarri garrantzitsua da irisgarritasun unibertsala sustatzeko, eskubideak defendatzeko laguntza gisa.