Gaurkotasuna

Atal honetan irisgarritasunari buruzko albiste nabarmenenak eta ekitaldi interesgarriak jasotzen dira.

Albiste nabarmena

Euskadi: konpromiso partekatua

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok amaiera eman dio ?Euskadi: konpromiso partekatua? jardunaldiari.

IREKIA

parte hartzaileak

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok amaiera eman dio “Euskadi: konpromiso partekatua” jardunaldiari, Donostiako Kursaalean, eta berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak irisgarritasunarekin duen konpromisoa, arlo horretan berrikuntza sustatu eta bultzatzeko zigilu bat eta laguntza-lerro berri bat sortuz.

Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Jardunaldiaren amaieran, “Euskadi: konpromiso partekatua” goiburuarekin, Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu Denis Itxasok bi ekimen berri iragarri ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko irisgarritasunaren hobekuntzan aurrerapen esanguratsua ekarriko dutenak.

“Gaur beste urrats bat eman nahi dugu irisgarritasun unibertsalarekiko konpromisoan, oinarrizko eskubide gisa. Hori dela eta, etxebizitzaren irisgarritasun-zigilua martxan jartzea erabaki dugu. Ekimen horri esker, hiri-inguruneen, eremu komunen eta etxebizitzen barrualdearen irisgarritasuna ebaluatu ahal izango da”, adierazi du sailburuak. Zigilu hori 2025etik aurrera ezarriko da, eta eraikinen ikuskapen teknikoei lotuta egongo da; horri esker, egoiliarren bizigarritasun-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetu ahal izango dira.

Gainera, irisgarritasunaren berrikuntza sustatzeko laguntza-lerro berri bat sortuko dela iragarri du Itxaso sailburuak. 2025eko aurrekontuetatik aurrera, eta Denis Itxasoren hitzetan, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak “finantzaketa-lerro bat bultzatuko du Eraikal programaren barruan, irisgarritasunaren arloan I+G+b proiektuak babestera bideratua, 75.000 euro arteko urte anitzeko zuzkidurarekin proiektu bakoitzeko”. Laguntza horien helburua da sektoreko berrikuntza suspertzea eta Eusko Jaurlaritzak oztopoak kentzeko eta ingurune bizigarriak etengabe hobetzeko duen konpromisoa indartzea.

Laguntza horien helburua da sektoreko berrikuntza suspertzea eta Eusko Jaurlaritzak oztopoak kentzeko eta ingurune bizigarriak etengabe hobetzeko duen konpromisoa indartzea. “Oztopo arkitektonikoak ezabatzea funtsezkoa da espazio inklusiboagoak lortzeko eta beste oinarrizko eskubide batzuen erabilera bermatzeko”, nabarmendu du sailburuak bere hitzaldian.

Azkenik, Denis Itxasok sektore eta erakunde arteko elkarlanerako deia egin du: “Irisgarritasuna ez da aukera bat, ezta luxu bat ere, berehala erantzun behar zaion premia da eta guztioi dagokigun erronka kolektiboa. Benetako arrakasta konpromiso hori egunez egun aktibo mantentzean datza, abian jartzen dugun ekintza eta erabaki bakoitzean”.

Albisteak

Berriak ikusi

Ekitaldiak

Hurrengo ekitaldiak

  • Unibertsitatea eta Desgaitasuna 2025 Nazioarteko Biltzarrak adituak, erakundeak eta profesionalak bilduko ditu, unibertsitate inklusiboago baterantz aurrera egiteko moduari buruz eztabaidatzeko eta jardunbide egokiak partekatzeko.
    Data: Laster (2025/11/19-2025/11/21)
    Lekua:GRANADA (Granada)
    Antolatzailea:ONCE Fundazioa, nazioko eta nazioarteko unibertsitateen eta erakundeen lankidetzarekin.
  • Negoziatzeko urratsez urratseko gida.
    Data: Bukatuta (2025/06/23-2025/06/23)
    Lekua:Vitoria-Gasteiz (Vitoria-Gasteiz)
    Antolatzailea:Gobierno Vasco

Ekitaldi gehiago

EKITALDIAK EGUTEGIA

Urtarrila 2026
Al.As.Az.Og.Or.Lr.Ig.
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031
Otsaila 2026
Al.As.Az.Og.Or.Lr.Ig.
1
2345678
9101112131415
16171819202122
232425262728
Martxoa 2026
Al.As.Az.Og.Or.Lr.Ig.
1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031
Apirila 2026
Al.As.Az.Og.Or.Lr.Ig.
12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930
Maiatza 2026
Al.As.Az.Og.Or.Lr.Ig.
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031