Portugaletek doako autobus irisgarri bat jarri du martxan udalerri barruko mugikortasuna hobetzeko

Argitalpen-data: 

Aspaldiko Fundazioak, adinekoen eta mendetasun-egoeran dauden pertsonen laguntza eta babesa helburu duen fundazioak, hiri-garraioko sistema berri bat ezarri du, doakoa eta irisgarria, adinekoen eta mugikortasun urriko bizilagunen beharrei erantzuteko

ISEK

Portugalete

Aspaldiko Fundazioak, adinekoen eta mendetasun-egoeran dauden pertsonen laguntza eta babesa helburu duen fundazioak, Bizkaiko Caritasekin eta Portugaleteko Udalarekin lankidetzan, hiri-garraioko sistema berri bat ezarri du, doakoa eta irisgarria, adinekoen eta mugikortasun urriko bizilagunen beharrei erantzuteko.

PortuBus zerbitzua da, ibilbide zirkularra duen mikrobusa, Aspaldiko egoitza udalerriko interesguneekin lotzen duena, hala nola osasun, gizarte eta komunitate zentroekin. Eguneroko joan-etorriak erraztea eta hiri-ingurunean irisgarritasuna hobetzea du helburu.

Zerbitzu hau honako pertsona hauek erabil dezakete:

  • Aspaldiko egoiliarrak
  • egoiliarren adineko senideak
  • 70 urtetik gorako udalerrian erroldatutako pertsonak
  • mugikortasun urriko pertsonak.

Zerbitzua astelehenetik ostiralera egongo da martxan, goizez eta arratsaldez. Zerbitzua erabiltzeko, interesdunek sarbide-txartela eskatu behar dute.

Hemen lor daiteke: