Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Donostiako jardunaldiaren laburpen-bideoa eskuragarri

Argitalpen-data: 

Urriaren 29an izan zen, Kursaaleko Kongresu Jauregian.

ISEK

jardunaldiaren

ISEKek, Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseiluak, "Euskadi irisgarria: denok batera" Irisgarritasun Unibertsalari buruzko Jardunaldia antolatu zuen joan den urrian Donostiako Kursaal Jauregian.

Ekitaldi horretan, irisgarritasunaren arloko erronkak eta aukerak jorratu ziren hainbat aditu eta profesionalen bitartez, inklusioa eta pertsona guztientzako aukera-berdintasuna sustatzeko.

Hitzaldiak eta mahai-inguruak

Jardunaldian hitzaldiak eta mahai-inguruak egin ziren, eta bertaratutakoek irisgarritasunaren arloko irtenbide berritzaileak ezagutzeko aukera izan zuten.

Ideiak trukatzeko eta sektoreko profesionalen, erakundeen eta, oro har, publikoaren arteko lankidetza sustatzeko gunea izan zen.

Honako gai hauek nabarmendu ziren:

  • Irisgarritasun unibertsala eta etorkizuneko erronkak.
  • Nola bermatu pertsona guztien irisgarritasuna Europan?
  • Parte-hartzea, irisgarritasunean aurrera egiteko funtsezko elementua.
  • Berrikuntza eta irisgarritasuna.

Herritar guztiei irekitako ekitaldia izan zen, eta egun horretan etortzerik izan ez zuten pertsona guztientzat, jardunaldiaren laburpen-bideo bat prestatu dugu. Jardunaldi hori irisgarritasuna sustatzea helburu duten beste ekintza batzuen artean lehena izango da.